XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina orain ez zekien bezero bakoitza, bere erlojuak ezagutzeko, gai izango ote zen ere.

Nire aita konkortuta esertzen zen, lupa eskuin begian jarrita, bezeroren batek sorbaldan jo, botila luzatu eta eskaintzen zionean bakarrik begiak jasotzen zituelarik:

- Edan, kamarada, edan!

Orduan kamaradak edaten zuen.

Denetatik edan ere.

Arakatz pattar eta ardo beltza, konak eta bermuta, pattarra eta Slibowitza.

Batzutan, aulkian zabunka hasten zen.

Beste batzutan, kamaradari erlojua mahai gainean biraka erortzen zitzaion.

Orduan kamaradak marmartzen zuen:

- Kakazaharra - eta nik mahai azpitik erlojua jasotzen nion.

Atsegin zitzaidan nire aita mozkortia.

Eta nire amak esaten zuen:

- Errusiarrak mozkortzea baino aita mozkortzea hobe da.

Nire ama errusiar mozkortien beldur zen.

Errusiar mozkortiei izugarrizko gertakizunak egozten zitzaizkien.

Agian arrazoiz, agian arrazoirik gabe.

Nork jakin zezakeen?

Nire amak ez zekien.

Nire amari, aldiz, errusiar mozkorti bat atsegin zitzaion.

Jan-edan urrikoa, ardo eta pattarrik gabe, oso soldadu arrunta zen.

Nahiko garaia, nahiko zabala, nahiko aspergarria.

Baina edaten hasten zenean eta edaten jarraitzen zuenean eta edateari uzten ez zionean, oso goibel jartzen zen.

Orduan ulertzen ez genuen istorio luze bat kondatzen zigun.

Bakarrik nire aitak ulertzen zuen.

Errusian bost urte eman zituen.

Errusieraz oso ondo hitz egiten zuen, baina ezin zuen adierazi ulertzen zuenik.

Arrazoia hauxe zen: soldadu alemaniarrak ezik, nork hitz egiten zuen errusieraz?

Horrela, bada, nire amari mozkortuta ikustea atsegin zitzaion errusiarrak bere istorio luzea kondatzen zigun.

Bitartean, negar egiten ari zen.

Azkenean, erdi negarka, zioen: